martes, 1 de marzo de 2011

Xalbadorren heriotzean (Erramun)

Xalbadorren heriotzean (Erramun)



PAIS VASCO from Jose Asensio on Vimeo.



Erramun Martikorena

Xalbador


Adiskide bat bazen
benetan bihozbera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia...ikasia

Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana. (Bis)

Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako hegien
oihurik bortitzena... bortitzena

Non hago....





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada